Aurreko asteburuaren segida hasiko da gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 4a, 10:34
Errosario Biharamuna egunean duela bi urte

Zapatuko Herri Egunak eta asteleheneko Errosario Biharamunak urteroko egitarau propioa dute, baina badira ekitaldi gehiago ere; tartean, Iker Martinez de Zuazoren lanaren aurkezpena gaur, Atzeko kalean. Eguraldiak aldaketak sor ditzake egitarauan.

Sanmigelak pasata, Errosarioak datoz asteburu honetan. Eguraldiak alda dezake bakarrik egitaraua, eta bigarren asteburua lehena beste ondo joatea gurako luke Iñaki Olaldek, Kultura zinegotziak: "Egubakoitzetik hasita, oso ondo joan dira sanmigelak. Su Ta Garrek jendea batu zuen eta ondo hasi ziren jaiak, bai. Gazteen Eguneko bazkarian ere asko batu ziren, baita bandaren Lazarragako kontzertuan, Olaitturriko herri antzerkian eta Puro Relajoren emanaldian ere, esaterako. Jendea pozik ibili dela iruditzen zait. Gainera, zorionez, ez da erasorik, lapurretarik edo istripurik egon, eta hori ere oso ona da".

'Marti' eta Yogurinha

Jai nagusietako bigarren asteburua gaur, egubakoitza, hasiko da eta, besteak beste, zuzeneko bi musika emanaldi egongo dira: Iker Martinez de Zuzazo eta Zaldi Herrenak taldea Atzeko kalean (19:30ean) eta Yogurinha Borova eta DJ Bollo txosnagunean (22:00etan).

Zapatuko Herri Egunak eta asteleheneko Errosario Biharamunak urteroko egitarau propioa izango dute aurten ere, eta, tartean, domekan, herriko txikienek puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute, besteak beste. Astelehenean, urtero moduan, karrozak uzteko txoko bat egokituko dute Agustindarren inguruan.

Udaltzainak 07:00etatik 02:30ak arte egongo dira eta erasoendako zabaldu duten telefonoa ere erabilgarri egongo da: 688 62 12 13.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak