Bihar izango da Errosario jaietako bertso jaialdia

Errosario jaietako bertso jaialdia, iaz

Jaietako egitarauaren baitan, bihar, egubakoitza, izango du herriak bertsolaritzarekin hitzordu nagusia. Zubikoa kiroldegian izango da bertso jaialdia, 22:30etan

Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre, Andoni Goitia eta Iker Zubeldia arituko dira gaua girotzen. Txinparta Bertso Eskolia arduratuko da, bestalde, gai-jartzaile lanak egiteaz. Sarrerak Txokolateixan eskuratu daitezke aurrez, egubakoitz eguerdira arte; nagusiek hamar euro, eta gazteek zortziren truke.

Hitzordu gehiago

Biharkoa ez da izango jaietan bertsoez gozatzeko aukera bakarra; izan ere, domekan, urriaren 6an, balkoitik balkoirako saioa egongo da. Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso bertsolariak arituko dira kantuan, parez pare. Kale Zaharreko balkoi bitan izango da hori, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak