Lehen karlistadari amaiera eman zion itunaren inguruko antzezlana egin dute Olaitturri kultur elkarteko kideek aurtengo jaietan. Aurretik, baina, hiru hitzaldi antolatu zituzten gaiari buruzkoak eta horiek oso interesgarriak eta antzerkia ulertzeko lagungarriak izan zirela dio domekan Santa Anan egon zen ikusleetako batek: "Hirutik bitan egon nintzen ni eta egia esan oso gustura. Gaiari buruz gehiago jakiteko oso lagungarriak izan ziren eta baita antzerkia jarraitzeko ere. Uste dut oso ideia ona izan dela hitzaldiak antolatzea". Antzezlana bera ere gustatu zaiola gaineratu du: "Oso ondo ikusi ditut aktoreak, natural, eta oso gustura egon naiz ikusten. Berehala pasa zait denbora".