San Migel egunez danbor eta barrika doinuak izan dira protagonista Oñatiko kaleetan barrena. Zaldunak, gastadoreak, barril jotzaileak, danbor jotzaileak, sukaldariak, dantzariak, banderadunak, bandako kideak eta aurtengo kintoek osatu dute danborrada. Guztira, 200 lagun inguru atera dira Eltzian hasi eta plazan amaitu duten emanaldian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.