Su Ta Gar talde eibartarraren rock eta metal kantuekin gozatu zuten atzo oñatiarrek, gaur San Migel jaiei ongi etorria eman aurretik. Aitor Gorosabel abeslari eta musikariak gidatutako taldeak ez zien zaleei hutsik egin, eta azken diskoetako kantuez gain, betiko kantu mitikoak ere jo zituzten oñatiarren gozamenerako.
Foruen plazan batu ziren ikus-entzuleek rock-metal taldeak eskaini zuten "soinu bikaina" nabarmendu zuten.