Berrikuntza ugari aurten txosnaguneko ekintzetan

Jone Olabarria 2019ko ira. 25a, 18:20
Txosnagunea, jendez gainezka, iazko Errosarixo Bixamona egunean.

Aurtengo nobedadeen artean, bikoizketa txapelketako bideoen emanaldia, herriko taldeen arteko 'gitarreua' eta Broken Legacy taldearen diskoa aurkezteko kontzertua azpimarratu dituzte. Horrez gain, bargastak talde feminista aurkeztuko dute.

Egitarau zabala prestatu dute aurten ere Oñatiko txosnagunean. Urteroko ekintzez gain, berritasun ugari daude egitarauan; izan ere, Txosna Batzordeak adierazi duenez, "jende berri ugari ibili da aurten antolatzen, gaztetxoak, eta ideia berri askorekin etorri dira".

Hala, aurtengo nobedadeen artean, bikoizketa txapelketa azpimarratu dute; hain zuzen ere, film edota bideo bateko pasarte bat aukeratuz. Bideo emanaldia egubakoitzean izango da eta 116 bideo lehiatuko dira bertan.

Herriko musika

Horretaz gainera, herriko taldeen arteko gitarreua eta Oñatiko Broken Legacy talde gaztearen disko aurkezpena ere nabarmendu dute.

Bueltan da Egun Morea

Pare bat urtez egin barik egon ostean, urriaren 4an, egubakoitza, Egun Morea ospatuko dute, eta, hain zuzen, egitarauaren baitan Bargastak talde feminista aurkeztuko dute.

Txosnetako egitarau

Irailak 27

• 17:00 Txosnagunearen muntaia herrikoia.

• 19:30 MAHAI-FUTBOL txapelketa. Antolatzailea: Txosna Batzordea. Jatekoa egongo da.

• 21:30 Bikoizketa Txapelketako bideo emanaldia.

Irailak 28

• 14:30 HERRI BAZKARIA merkatu plazan.

• 17:00 HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO FINALA plazako pilotalekuan.

• 19:30-21:30 UROLATARRAK TXARANGA, plazatik txosnagunera.

• 21:00 BROKEN LEGACY taldearen disko aurkezpena.

• 23:00 KARAOKEA. Jarraian, DJ Malandro txosnagunean eta DJ Osaka kaleetan zehar.

• 00:30-03:30 Testing-a txosnagunean.

Irailak 29

• 19:00 ONGI ETORRI, ERREFUXIATUAK, txosnagunean. Antolatzailea: Hotz Oñati.

Urriak 4

• 13:00 Auzolana, txosnagunean.

• 15:00 Bazkaria, txosnagunean.

• 19:00 Poteo musikatua, txosnagunetik abiatuta.

• 22:00 Kontzertua: YOGURINHA BOROVA eta DJ BOLLO, txosnagunean.

Urriak 5

• 15:00 BAZKARIA Antixena gaztetxean.

• 19:00 ELEKTROTXARANGA gaztetxetik txosnagunera.

• 22:00 MARIANITOZ BLAI, TRIKIMAILU eta GORA ETORRI taldeak.

Urriak 6

• 19:00 GITARREUA herriko musikariekin.

• 21:00 OLATZ SALVADOR bakarlariaren kontzertua.

Urriak 7

• 15:00 Herri bazkaria.

• 19:00 DI-BERTSIOAK herriko musikarien eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak