Interes handia piztu du Txosna batzordeak antolatutako lehiaketak; horren erakusgarri da jaso den bikoizketa kopuru handia. Bideo emanaldia eta sari banaketa egubakoitzean izango dira, 21:30ean txosnagunean. Parte-hartzaile kopurua ikusita, hitzordu arrakastatsua izango dela aurreikus daiteke.
Jasotako bideo guztiak Bikoizketa Txapelketak Instagramen duen kontuan ikus daitezke (albiste honetan aliritzira aukeratutako hiru ikus daitezke soilik); baita orduz kanpo jasotako azken bi bideoak ere, jarraitzaileen artean bozketa egin ostean horiek ere onartzea erabaki baitzuten.
Lau sari banatuko dituzte guztira, hiru epaimahaiak erabakiko ditu eta laugarrena publikoaren saria izango da. Azken hori bideoak jasotako atsegite kopuruak erabakiko du.
Bikoizketa Txapelketa ez da txosnagunean izango den berritasun bakarra, azpimarratzekoa besteak beste, irailaren 28an, San Migel Aozaraza egunerako antolatu den bazkari herrikoia. Horretaz gain, ohikoa den moduan musika eskaintza zabalaz gozatzeko aukera egongo da jaietan eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte irailaren 27tik urriaren 7a bitartean.