Helduen danborradan parte hartzeko aukera badago oraindik ere

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko irailaren 6a

Irailaren 28ko helduen danborradan beste talde misto batean jotzeko aukera eskaini du antolakuntzak. 18 urtetik gorakoei egindako deialdia da.

Helduen danborradako antolakuntzak deialdia egin du: jende berria batu gura dute danborradara; izan ere, beste talde misto batean jotzeko aukera egongo da –18 urtetik gorakoak–. Lotura honetan eman daiteke izena.

Entseguak Eltzian egingo dituzte irailaren 16an, 18an, 23an eta 25ean –orokorra–, 20:00etan. Bestalde, nagusien danborradan bandera eramateko aukera ere egongo da –16 urtetik gorakoak–.

Haurren danborradako entseguak

Haurren danborradari dagokionez, irailaren 21ean izango da. Dagoeneko hasi dituzte entseguak, Eltzian. Hurrengoak izango dira: irailaren 10ean eta 12an 18:45ean eta irailaren 17an eta 18an 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak