Presoen alde dantza herrikoia egingo dute herriko jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko irailaren 6a

Irailaren 28an presoen alde dantza egingo dute, herriko plazan. Herritar guztiak animatu nahi dituzte "dantza herrikoian" parte hartzera. Entseguak egingo dituzte irailean zehar, martitzenero, Eltzian, 19:00etan.

Presoen alde "dantza herrikoi eta erraza" egingo dute irailaren 28an, zapatua, 19:00etan, herriko plazan. "Dantza erraza" izango da, eta parte hartzailea.

"Helburua jaien hasieran falta direnak oroitu eta kartzela politika injustua salatzea izango da, honako hau eskatuz: Euskal Herriratzea, sakabanaketa amaitzea, kartzela zigorren batuketa, gaixo larrien eta 70 urtetik gorakoen berehalako askatasuna eta graduen progresioa", diote antolatzaileek.

Herritar guztiak animatu gura dituzte dantzan parte hartzera; horretarako, entseguak egingo dituzte Eltziako Topagunean, irailaren 10ean, 17an eta 24an, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak