Lege Soziologiako Nazioarteko Kongresuak 250 aditu inguru elkartu ditu Oñatin

Txomin Madina Milikua 2019ko eka. 19a, 16:05

Gaur goizean egindako irekiera ekitaldiarekin eman diote hasiera Oñatin, egubakoitzera bitartean egingo duten Lege Soziologiako Nazioarteko Kongresuari.

Aurten 30 urte bete dituen Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eta Research Comittee for the Soziology of Law erakundeak elkarlanean antolatu dute kongresua, eta Belaunaldiak elkartuz justizia globalerako izenarekin, mundu osotik etorritako 250 aditu inguru batu ditu. Irekiera ekitaldian, Research Comittee For Sociology of Law erakundeko presidente Ulrike Schultzek hain zuzen ere, belaunaldien arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du.

Egungo testuinguruan, bildutako adituen beharra nabarmendu du bere aldetik Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko zientzia zuzendari den Noe Carnagok. Euskal erakundeetako ordezkari moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko zuzendari Mikel Diez Sarasolak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuorde Miren Gallastegik ere hartu dute hitza goizeko ekitaldian.

30 urte eta aurrera begira

1989an sortu zuten Research Comittee for the Soziology of Law erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak Oñatiko erakundea. Eta 30 urteren ostean, etorkizunean ere babesa ematen jarraitzeko nahia adierazi du Gallastegik. Zentzu berean hitz egin du zapatuan kargua hartu zuenetik gaur lehen agerraldia egin duen Izaro Elorza Oñatiko alkateak.

Hiru egunetan egingo diren sesio eta paneletan, puri-purian dauden gaiak jorratuko dituzte Oñatin bildutako adituek, besteak beste, lokalismoa eta populismoa, garapen sostengarria, gutxiengoen hizkuntza eskiubideak, bazterketaen politika epolitika ekonomikoak, generoa, sexua eya intertsezkioak eta big data delakoa izango dira eksuartean izango dituzten gaiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak