Elbarriendako egokitutako autoak erakutsi dituzte Trauti egunean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 8a, 18:19

Jarri bere azalean, ez bere aparkalekuan esaldia erabili dute Trauti elkartekoek herritarren artean kontzientzia pizteko. Izan ere, batzuetan, mugikortasun arazoak dituztenendako aparkalekuak modo desegokian erabiltzen direla diote. Gainera, Oñatiko plazan, elbarriendako egokituta autoak erakutsi dituzte.

Irrintzi autoeskolako eta garajeko arduradunak izan dira Trauti elkartekoekin batera plazan. Trauti egunean elbarriendako dauden aparkalekuak defendatu gura izan dute; horien erabilera egokia egin behar dela aldarrikatu dute. "Beharrik ez duen pertsona batek kutxazainera joateko aparkatzen badu elbarriendako aparkalekuan; eta, bi minutu horietan, beharra duen norbait agertzen bada, horrek esan nahi du beharra duena etxera joan behar dela, aparkatzeko aukera gabe", azaldu du Mikel Etxezarretak, Trauti elkarteko kideak. Izan ere, aparkaleku horiek neurri bereziak dituzte: "Atea guztiz zabaldu ahal izateko, eta gurpildun aulkia ondoan jarri ahal izateko", gaineratu du Etxezarretak.

Egokitutako autoak

Irrintzi autoeskolako Endika Andresek elbarriendako egokitutako autoak erakutsi ditu: "Bi ekarri ditugu: bati atea guztiz zabaltzen zaio eta arrapala jaisten da, gurpildun aulkiarekin barrura sartu ahal izateko. Gidatzerako orduan, jostic-a erabiltzen dute", azaldu du. "Bigarren autora, aldiz, ez da gurpildun aulkiarekin sartzen. Baina, hanketan mugikortasun arazoak izanez gero, eskuarekin azeleratu eta frenatu daiteke, horretarako propio ipinitako aginteekin", gehitu du.

Itsuendako ibilbidea

Elbarriendako aparkalekuen defentsan irten dira kalera Trauti elkartekoak, beste behin. Horrez gain, itsuek ibiltzeko dituzten zailtasunak erakusteko sokekin egindako ibilbide bat jarri dute plazan, begiak estalita eta bastoiarekin egiteko; eta, gurpil aulki bat ere erabilgarri egon da, herritarrek ikus dezaten zeintzuk diren euren zailtasunak.

Erlazionatuak

Trauti Eguna, iruditan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019 eka 08 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak