Merkatari aplikazioa martxan dago Oñatin

Mireia Bikuña 2018ko aza. 20a, 16:00

Hiru hilabetez proiektua Oñatiko merkatariekin landu eta garatu ostean, erabilgarri dago Merkatari aplikazioa herrian. Herriko 50 merkatarik parte hartuko dute ekimenean. Guztiak, dendak eta zerbitzuak dira.

Merkatariak martxan ipini ostean, orain herritarrengana heldu gura dute. Horretarako, komunikazio kanpaina abiaraziko dute segituan. Aplikazioa deskargatzen duten oñatiarren artean aste bukaera pasa bat zozketatuko dute. Gainera, tribial jokoa egingo dute abenduaren 15ean, eta ekintzak, herriko eragile ezberdinekin: erretiratuekin, ikastetxeekin, musika eskolarekin, ludotekarekin eta kirol elkarteekin, besteak beste.

Merkatariekin harremanetan

Merkatari aplikazioa jaitsi ostean, ekintzan parte hartzen duten dendarien promozioak eta eskaintzak ikusteko aukera dago. Ez da on-line salmenta egiteko aplikazioa, baina, dendariarekin harremanetan jarrita, produktu hori erreserbatzeko aukera dute erosleek. Oñatiko merkatariendako  erakusleiho erraldoia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak