Elbarrituendako Joellette aulkia aurkeztu dute Oñatiko Trauti egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 30a, 16:35

Elbarrituak mendira joan ahal izateko aulki berezi bat da Joellette. Azeri Natura Guztiontzat elkarteko bi lagunek erakutsi dute gaur Oñatiko Foruen plazan, eta Lazarraga parkean probatu dute erabiltzaileek.

Azeri Natura Guztiontzat elkarteko Gorka Cabezudoren esanetan elbarrituek mendira joan ahal izateko aulkia da Joellette. "Orain arte ia 100 proba egin ditugu elbarrituendako, hala nola Gorbeian edo Gaztelugatxen, esaterako eta denak pozik ibili dira". Gaur arratsaldean Mikel Etxezarreta zen joateko horrelako aulki batean Urbiara (ekaitz arriskuagatik ez da joan) eta bihar, domeka, Torreauzoko krosean Joellette batean jarrita hartuko du parte Urdin Mendiolak.

Gaur Oñatin egin duten Trauti egunean aurkeztu dute aulki berezi hori. Horrez gain, baina, elbarrituek egunerokotasunean dituzten oztopoak bistarazi dituzte Trauti elkarteko kideek. Jolasak ere antolatu dituzte; esaterako bi ibilbide prestatu dituzte sokekin, bat gurpildun aulkian eserita egin beharrekoa eta bestea begiak itxita makila baten laguntzarekin. Bazkideak egiteko mahaitxoa ere jarri dute eta pintxoak prestatu dituzte herritarrendako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak