Uraren kontsumo arduratsua dutenendako hobariak proposatu ditu EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 14a, 09:17

Ur txorrota (Argazkia: wikipedia)

Maiatzeko osoko bilkuran Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko akordioa beste hamar urtez berriztea onartu zuen aho batez udalbatzak.

Uraren ziklo integralaren kudeaketarako albiste ona dela deritzo EAJko udal taldeak eta proposatu du hobaria ematea eta faktura murriztea kontsumo arduratsua egiten duten familiei. Baita urteko 10.000 euro bideratzea energia-pobrezian edo gizartean larrialdi-egoeran bizi diren herritarren gastua murrizteko.

EH Bilduren Udal Gobernuak hartutako erabakiarekin pozik daudela adierazi dute jeltzaleak prentsa ohar bidez. "Era horretan, duela hamar urte orduko EAJren Udal Gobernuak ekin zion bideari jarraitu dio", dio oharrean. Eta gaineratu du 2008ko urrian sinatu zuela hitzarmena lehenengo aldiz orduko EAJko Udal Gobernuak Kontsortzioarekin.

Oñatiko EAJk gaurkoan balioan jarri nahi gura du zergatik sinatu zen orain hamar urteko lehen akordioa eta zer onura ekarri dion Oñatiri: "Lehenik eta behin, uraren kudeaketa enpresa publiko baten esku utzi zen (pribatua ez), eta Oñatiko Udala haren bazkide bihurtu zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta 73 udaletxearekin batera. Bigarrenik, Oñatiko udalak 3.3 milioi aurreztu ditu inbertsioetan, Ur Kontsortzioak egin behar izan dituelako. Era horretan, gainera, saihestu egin da urtero kontrolik gabe milioika ur litro galtzea eta, bide batez, ingurumena jasangarriagoa bihurtu da".

Hitzarmena

Orain, hitzarmena 2028ra arte luzatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jarraituko du beharrezko inbertsioak
egiten (3.000.000 milioi euro), EAJren iritziz. Oñatik, halaber, 841.000 euro jasoko ditu lankidetza-saritzat.

Hitzarmena berritu denez eta udalak diru-sarrera hori izango duenez, EAJren udal taldeak zera proposatu
dio EH Bilduren Udal Gobernuari: herritarrei hamar urtean 400.000 euro itzultzea. Jeltzaleek zehaztu dute prentsa oharrean 300.000 euro (urteko, 30.000 euro) bideratu behar direla uraren kontsumo arduratsua sustatzeko. Horretarako, hobaria emango zaie eta faktura merkatuko zaie ura ardurarekin kontsumitzen duten familiei (batez bestekoa baino gutxiago kontsumitzen dutenei). Gainera, proposatu dute geratzen diren 100.000 euroak (urteko, 10.000euro) energia-pobrezian edo gizartean larrialdi-egoeran bizi diren herritarren gastua murrizteko bideratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak