Ondo etorria azken urtean jaiotako neska-mutikoei

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 23a, 16:23

Sanmigel jaiak gertu diren seinale gaur ondo etorria egin diete Udal ordezkariek azken urtean jaiotako neska-mutikoei. 74k zuten gonbidapena eta gehienak agertu dira jaietako zapia jasotzera.

Iazko sanmigeletatik aurtengo sanmigeletara bitartean jaiotako neska-mutiko guztiek jaso dute gonbidapena etxean eta horietako gehienak elkartu dira gaur goizean udaletxean. Mikel Biain alkateak eta Nerea Zubia Kultura zinegotziak egin diete ondo etorria horiei, eta horien senideei, eta ekitaldia musika eskolako ikasleek girotu dute. Negar, barre, kontu eta urruma artean giro goxoa sortu da: "XIX. mendeko ohitura da ume jaioberriei ondo etorria egitea komunitatera eta herrira, eta aurten ere horixe egin dugu", adierazi du Zubia zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak