Oñatiko etxebizitzaren egoeraren gaineko azterketaren ondorioak aurkeztu dituzte

Mireia Bikuña 2017ko ira. 22a, 16:00

Oñatiko etxebizitzaren inguruan egindako azterketaren ondorio nagusiak aurkeztu dituzte. Gislan enpresak egindako txostenak azpimarratzen du herrian hutsik dauden etxeen %34,4 herrigune historikoan dagoela eta egungo zahartze tasa Gipuzkoako baino handiagoa dela, besteak beste. Udalak, txosten horrek emandakoa egunerokotasunean nola islatu erabaki beharko du orain.

Hiru arlotan banatu du Gislan enpresak 110 orriko txostena: diagnosi soziodemografikoa, etxebizitza parkearen azterketa eta Herrigune Historikoaren erradiografia. Hirurak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko, hainbat aldagai erabili dituzte.

Oñatik dinamika demografiko propioa duela ondorioztatu dute teknikoek, ugalkortasun gaitasuna eta endogenotasuna ezaugarri hartuta.

Biztanleriaren, etxebizitzen egoeraren eta Herrigune Historikoan erretratua egiteko, iraganetik hasi dira. Hamarkada batzuk atzera egin eta gaur egunera izandako bilakaerari buruzko datu asko ditu txostenak. Gislan enpresakoak harago joan dira, eta etorkizunean zer egin daitezkeen esan dute.

Txostena mardula da eta datu eta ondorio asko ditu. Herriguneko merkataritza txikiaren eta etxebizitzen egoera, emantzipazioa, biztanleriaren zahartze prozesua, bizikidetza-unitateak, hutsik dauden etxe kopurua, alokairu portzentaje txikia….

Udal arduradunek txostena sakon aztertuko dute, emaitza horiekin, etorkizunean egin daitezkeen aktuazioak zeintzuk diren erabaki aurretik. Epe motzera batzuk eta luzera beste batzuk.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak