Realak 5-0 hartu du mendean Osasuna, Kilometroak-en aldeko festan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 15a, 21:07

Irailaren 24ko egun handira begira gaur, irailak 15, Reala eta Osasuna aritu dira nor baino nor gehiago Azkoagainen. Txuri urdinak erraz nagusitu dira gorritxoen aurrean, baina gaurkoan emaitza gutxienekoa izan da. Hori bai, antolatzaileek onartu dute jende gehiago espero zutela Azkoagain futbol zelaiko harmailetan. 

Antolatzaileak pozik agertu dira, espero baino jende gutxiago agertu arren: "Ez da erraza izan partidurako eguna erabakitzea, egunotan Oñatin denetarik dago-eta. Hala ere, pozik gaude".

Reala askoz gehiago

Partidua hasi aurretik bi taldeetako jokalariak, Lekaixoka zapia soinean zutela, Kilometroetako pankarta batekin eta parekidetasunaren aldeko beste batekin zelairatu dira. Argazkiak atera eta elkar agurtu ostean futbola izan da protagonista eta hor, agerian geratu da Reala lehen mailako taldea dela eta Osasuna, berriz, bigarren mailara igo berri den talde gaztea.

Reala hasieratik izan da nagusi eta minutuak aurrera egin ahala nabarmentzen joan da bi taldeen arteko aldea. Bigarren zatian bereziki, talde nafarra nekez atera da bere zelaitik. Osasunaren jokoa, eguraldia bera bezala, hozten joan da azken txanpan eta hori aprobetxatu du Realak baloiaren jabe egiteko.

GOLAK

MIN

EGILEA

1 – 0

17

Marta San Adrian

2 – 0

20

Manuela Lareo

3 – 0

50

Claudia Zornoza

4 – 0

65

Michi Coto

5 – 0

70

Michi Coto

Amaieran, GOIENAko kameren aurrean pozik agertu da Nahikari Garcia Realeko jokalari usurbildarra. Halako partiduak ere garrantzitsuak direla adieazi du, are gehiago ligako lehen bi jardunaldietan galdu ondoren. "Gainera, polita da Kilometroak-etan eta euskararen alde jokatzea, horretarako beti egongo gara prest", gaineratu du golegile txuri-urdinak.

Argazkia: Nahikari Garcia gaztetxo batekin argazki bat ateratzeko gertu, partiduaren amaieran

Erlazionatuak

Reala eta Osasuna aurrez aurre, Kilometroak-en alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 ira 15 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak