Kilometroak 2017ko egitaraua

Jokin Guridi 2017ko uzt. 26a, 09:57

Musika, antzerkia, dantza eta Erronka izango dira protagonista nagusienak aurtengo Kilometroak jaiaren egunean. Besteak beste, Anje Duhalde, Joseba Irazoki eta Lagunak, Willis Drummond, Sharon Stoner, Huntza, Liher eta Perlak taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango da, baita Tio Teronen Semeaken eta Oihulari Klownen ikuskizunak ere. 

Lau gune izango ditu Oñatin egingo den Kilometroak jaiak, eta egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek gune horietarako. Lehen gunea Ikastola izenekoa izango da eta plaza eta frontoiaren artean kokatuko da, azken hau haurrei zuzendutako ekitaldiz beteko delarik. Bertan emango zaio hasiera jaiari irekiera ekitaldi nagusian. Bigarren gunea San Martin inguruan kokatuko da eta Haurren hiria bezala izendatu dute gunea, beraz, gehienbat haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira bertan. Hirugarren gunea berriz, Asentzio inguruan kokatuko da eta musikari zuzendua egongo da batez ere, Berezao inguruan kokatuko den laugarren gunea bezala. Hauxe izango da egitarau osoa:

1) Ikastola

  • 09:30 - Irekiera Ekitaldia.
  • 10:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan.
  • 11:00 - Hutsun, Plazan. Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian.
  • 11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian.
  • 12:00 - Herrixa Kantuan, plazan.
  • 12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan. 
  • 13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian. 
  • 14:00 - Oxabi, plazan.
  • 14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian.
  • 16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian.
  • 17:15 - Anje Duhalde, plazan. 

Orduero Kaikutxo ipuin kontaketa izango da.

2) San Martin (Haurren Hiria)

  • 10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa.
  • 11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak. Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira.
  • 11:45 - 3txulo.
  • 13:00 - Erronka.
  • 14:00 - Xomorro.
  • 15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak.
  • 15:30 - Gauargi.

3) Asentzio

  • 10:00 - Axi Muniain "Carver" erakustaldia
  • 10:00 - Trini Fox.
  • 11:00 - Erronka.
  • 11:30 - Beñat Igerabide.
  • 13:00 - Erronka.
  • 13:30 - Oihan Vega.
  • 15:00 - Errebal.
  • 16:00 - Egurra eta Kitto!.
  • 17:00 - Perlak.

4) Berezao

  • 11:00 - Erronka
  • 11:30 - Herri Kirolak, Natran.
  • 11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak
  • 13:00 - Erronka
  • 13:30 - Sharon Stoner
  • 14:30 - Arkada Social
  • 15:15 - Erronka
  • 15:30 - Herstura
  • 16:30 - Huntza
  • 17:30 - Willis Drummond

Honetaz gain, Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da Eroskiko aparkalekuan goizeko 10:30tatik aurrera, eta Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean. Gainera, Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30tan. Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainak Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak