Erreka garbitzen eta landare inbaditzailea kentzen izan dira oñatiarrak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko urr. 16a, 14:28

Ibai Lagun eta Zero Zaborren ekimenaren barruan, Oñatiko errekak garbitzen izan dira gaur 48 lagun inguru. 09:00etan elkartu dira Foruen Plazan erreka garbitzera joateko laugarren urtez, eta zabor ugari ateratzeaz gain, Helianthus tuberosus izeneko landare inbaditzailea ere ateratzen aritu dira bolondresak.

Lau taldetan banatuta, gune ezberdinetan aritu dira erreka garbitzen auzolanean. Horietako bat Mikel Kortabarria oñatiarra izan da, bigarren urtez izan da erreka garbitzen. Bere esanetan: "Igartzen da errekak garbiago daudela, bulto handiak aterata daudela uste dut, baina oraindik zaborra dago. San Martineko zubian bizikleta bat atera dugu, baina bereziki landare inbaditzailea ateratzen ari gara".

Helianthus tuberosus

Zaborra plazan ikusgai

13:00etan, batutako zaborra eta landareak Foruen Plazan jarri dituzte. Hala, herritarrek errekan dagoen zaborra ikus dezaten, eta bide batez errekak garbi izan behar direla kontzientziatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak