Ariane Kareaga Erreka Garbiketa Batzordeko kidearen esanetan: "Oso lasai joan da goiza, eta laugarren edizio honetan jende gutxiago gerturatu den arren, erreka garbiago dagoela sumatu dugu… beraz pozgarria da hori".
Batutakoa Seminarioan bildu dute, hiru edukiontzitan, eta Mankomunitatekoek astelehenean eramango dute zaborra zabortegira. Bestalde, adierazi dute hurrengo urtera begira zabor bilketaren tramua luzatu egingo dutela.