Doctor Deseo taldearen kontzertua izango da Oñatiko jaietako ekitaldi nagusia

Eneko Azurmendi 2016ko ira. 19a, 15:47

Irailaren 30ean izango da kontzertua, herriko plazan, 23:00etan. Horren ondorioz, arratsaldeko sokamuturra goizean izango da. Bestalde, bertso-saioak eta eta atsolarrak aldaketak izan dituzte egitarauan. Bertsoak urriaren 7an izango dira eta haurrei zapia jartzeko ekitaldia, berriz, zapatu honetan, irailaren 24an.

Egutegia dela eta, asteburu bakarrean ospatuko dituzte aurten Oñatiko jaiak. Urtero moduan, irailaren 28an hasiko dira, txantxikuaren jaitsierarekin eta ondoren nagusien danborrada izango da. Bukatu, berriz, urriaren 3an bukatuko dira, Errosaixo Bixamon egunean.

San Migel Jaiak eta Errosario jaiak asteburu bakarrean ospatzeak, aldaketa batzuk eragin ditu egitarauan. Horietatik, nabarmenenak bertso-saioa astebete atzeratuko dela, urriaren 7ra eta atsolorra, normalean San Migel biharamunean egiten den ekintza, irailaren 24ra aurreratuko dute.

Horrez gain, irailaren 30eko sokamuturra goizean izango da eta. Horri lotuta, pare bat ohar ere eman nahi izan ditu udalak. "Batetik, 16 urtetik beherakoek debekatuta daukate hesien barrura sartzea. Bestetik, ezkutalekuak korrikalariendako direla gogorarazi nahi dugu, eta ez ikusleentzat", adierazi du  German Meabebasterretxea kultura teknikariak.

Beste berritasun bat Herri Eguneko bazkarian egongo da. Izan ere, haurrendako menua jarriko dute aurten."12 urtetik beherakoendako menua egongo da aurten, 10 eurotan", azaldu du  Meabebasterretxeak. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Izarraitz, Oñati, Arrano eta Olakua tabernetan, irailaren 26ra bitartean.

Beldur Barik gunea

Danborrada egunean eta Herri egunean, Beldur Barik gunea ezarriko du udalak, emakumeen aurkako erasoen prebentzio neurri modura. Horrez gain, behaketa bat ere egingo da, emakumeak jaietan nola parte hartzen duten aztertzeko eta datozen urteetara begira, hobekuntza neurriak hartu ahal izateko. "Aurreko urteetako azterketa bat egin da eta orain, in situ, jaietan behatzaile batzuk egongo dira. Aurten, bereziki, horretarako lanketa eta ahalegin berezi bat egin du udalak", azpimarratu du Nerea Zubia kultura zinegotziak.

Gaztetxoen eguna

Irailaren 29an, San Migel egunean, ospatuko da Gaztetxoen eguna, laugarren aldiz. "Egun hau gazteekin antolatzen den eguna da eta Udal Gobernuak nahi duena da euren nahia betearazi eta euren hitza errespetatzea", azaldu du Zubiak. Gaineratu du, ekintza bera baino, "atzetik egon den prozesua bera" dela garrantzitsua. "Beraiek erabaki dute zer egitea nahi duten eta hori da programak jasotzen duena" dio zinegotziak.

Tirolina mantendu egingo da, iaz "arrakasta handia" izan zuen eta. Abentura parkearen ordez, aldiz, Paintball saioa egongo da aurten.

---------------------------------------------------------

Hauxe da San Migel eta Errosaixo jaien egitaraua egunez egun:

Irailak 23 (ostirala)

  • Egun osoan, barrakak 1€.
  • 17:00etan, txosna gunearen muntaia herrikoia.
  • 17:00etan, pilota txapelketako finalaurrekoa, txosna batzordeak antolatuta, plazako pilotalekuan.
  • 19:30ean, elkarretaratzea plazan, Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde.

Irailak 24 (larunbata) - EGUN MOREA

  • 9:00etan, Geoaizkorri: denboraren aztarnak Aizkorriko paisaian. Geologia oinarri hartuta, Urbiako larretan barrena artzaintzaren mundua ezagutzeko egun erdiko irteera. Elkargunea: Arantzazuko Santutegi aurrean. Hiru euro. Erreserbak: 943.08.20.00
  • 12:00etan, “ATSOLORRA”: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, udaletxeko batzar areto nagusian, Jose de Azpiazu Musika Eskolako musikaz girotua.
  • 12:00etan, frontenis txapelketa, txosna batzordeak antolatuta, plazako pilotalekuan.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia, txosnagunean. Bazkalostean, antzerkia Txabela Bragas taldearen eskutik: Palabras ke haze unos años una loka inskribio en la pared del manikomio.
  • 17:00etan, jolas poteoa, txosna batzordeak antolatuta, kaleetan zehar.
  • 18:00etan, San Migel pilota txapelketako finalaurreak, Euskal Herriko kadete eta gazte mailako pilotari onenak, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila.
  • 18:00etan, haurren danborrada Udal Musika Bandak lagunduta. Ondoren BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK, Jose de Azpiazu Musika Eskolako triki-pandero taldeak lagunduta.
  • 19:00etan eta 22:30ean, Lantzean behin antzerkia, Olaitturri taldeak antolatuta, Santa Ana antzokian. 1800. urtetik hona Oñatin euskaraz idatzitako literaturari eta sortutako musikari eskainita dago. Sarrerak 5 euroan salgai, Txokolateixan, irailaren 5etik aurrera, eta leihatilan egunean bertan.
  • 20:00etan, Jantzi antiejo moreak, erasoei erantzun! lemapean manifestazioa, plazatik abiatuta.
  • 22:00etan, DRUMCOPTERS, DJ TARANTISTAK, VINAGRE DE MODERNA eta DEKOT rock taldeen kontzertua, txosnagunean.

Irailak 25 (igandea)

  • 9:00etan, txistulari bandaren goiz-eresia. Goizean zehar aire libreko 14. MARGO-LEHIAKETA. 14:30ean, sari-banaketa kultur etxean.
  • 10:30ean, NAZIOARTEKO 57. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian.
  • 12:00etan, Oñatiko Musika Bandaren KALEJIRA.
  • 13:00 Oñatiko Musika Bandaren KONTZERTUA, plazan.

Egitaraua:

Olaiturri……………………………………………………..Pasodoblea……………………..Inaxio Ibarrondo Ugarte

Ordizia……………………………………………………….Euskal obertura.……………………………………..E.Mocora

La niña mimada………………………………………….Opereta…………………………………………Manuel Penella

Elvis Selection nº 1…………………………………………………………………………………….konp: Willy Haurvast

Zuzendaria: Iñaxio Ibarrondo

  • 13:30ean, ibilgailu klasikoen karabana, txosna batzordeak antolatuta, herriko kaleetan.
  • 14:00etan, Ibilgailu klasikoen erakusketa, Txosna Batzordeak antolatuta, plazan
  • 16:00etan, BOLA-JOKO TXAPELKETA, San Martinen.
  • 18:00etan, Oñati eta Bergarako erraldoi eta buruhandien KONPARTSAK, kaleetan zehar

 Irailak 27 - urriak 16

  • Aire libreko 14. MARGO LEHIAKETAKO ETA MARGO-IKASTAROETAKO IKASLEEN LANEN ERAKUSKETA, kultur etxeko erakusketa-gelan. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00.

Irailak 28 (asteazkena) - SAN MIGEL DE AOZARAZA EGUNA

  • 18:00etan, Txaloka taldearen eskutik , BUALÁ HAUR IKUSKIZUNA, plazan.
  • 18:00-21:00 BELDUR BARIK GUNEA (eraso sexistarik gabeko gunea), Unibertsitate etorbidean.
  • 19:00etan, UROLATARRAK TXARANGA herriko kaleetan, Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 20:00etan, TXANTXIKUAREN JAITSIERA, jaiei hasiera emateko.
  • 20:05ean, PINTXO- JATEA, txosnagunean.
  • 20:15ean, DISKO FESTA, plazan.
  • 23:00etan, DANBORRADA NAGUSIA herriko kaleetan zehar. Amaiera plazan izango da.
  • 00:00ean, Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideak errespetatu lemapean MANIFESTAZIOA, plazatik abiatuta. Ondoren DISKO FESTA, plazan.
  • 02:00etan, Karaokea, Txosnagunean.

Irailak 28 – Urriak 4

  • BEGI BISTAN ERAKUSKETA, Ilunpetan argazki taldeak antolatuta.Erakusketaren ardatza Oñati argazkitan erakustea izanik, kale-argazkilaritza izango da aurtengo gaia. Argazkiek guztiek, ELTZIAko elkarlanari esker, Bertso Eskolakoek egindako bertso bana izango dute alboan. Jaiak bukatzean, argazkiak zozketatu egingo dira.

Irailak 29 (osteguna) - SAN MIGEL EGUNA

  • 08:00etan, ARGAZKI ERRALDOIA gaupasero eta mendizaleekin, Txosnagunean.
  • 08:05ean, Txokolatada, Txosnagunean.
  • 09:00etan, Txistulari bandaren GOIZ-ERESIA.
  • 11:00etan, herri mailako PLATER TIRAKETA, Txopekua tiro-zelaian (armak edukitzeko baimena eta Federazioaren lizentzia eskatuko da).
  • 11:00etatik 14:00etara, PAINTBALL , Unibertsitate aurreko zelaian. (12 urtetik aurrerako gaztetxoentzat).
  • 12:00etatik 14:00etara: KLUEDO jolasa, hasiera Institutu aurreko plazan.
  • 12:00etan, MEZA NAGUSIA San Migel Parrokian, koruak abestuta.
  • 12:00etan, Oñatiko Musika Bandaren KALEJIRA.
  • 12:00-14:00 HAUR PARKEA, Etxaluzen. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
  • 12:00-19:00 Gaztetxoen eguna: Munduko arrozak (arroza oinarritzat hartuta, gazteek bazkaria prestatuko dute taldeka); tirolina handia eta abentura jolasak; Ailaket (alkoholaren kontsumoarekin erlazionaturiko jolasak, txoko desberdinetan).
  • 13:00etan, Oñatiko Udal Musika Bandaren KONTZERTUA, Lazarraga jauregiko lorategian. Eguraldi txarra eginez gero, Udaletxeko arkupeetan.

Egitaraua:

San Miquel……………………………………Martxa…………………………………………………………………………………………Recife

Konp: Antonino Ibarrondo

Euskeria…………………………………………Euskal Rapsodia ……………………………………………Konp: Mariano San Miguel

Iparragirren 5 abesti…………………………………………………………………………………………………….konp: Inaxio Ibarrondo

Porgy and Bess……………………………………………………………………………………………………………….George Gershwin

Charios of Fire…………………………………..Suitea………………………………………………………………………………..Vangelis

Zuzendaria: Iñaxio Ibarrondo

  • 17:00 etatik aurrera Ongi etorri ERREFUXIATUAK, Txosnagunean.
  • 17:00-20:00 HAUR PARKEA, Etxaluzen. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
  • 18:00-21:00 OÑATZ kalerik kale, Portuko plazan hasita.
  • 19:30ean, PHILIPPE MENARD “One man (blues) band” taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
  • 22:30ean, “2057 Odisea bat kanposantuan” FILMAREN AURKEZPENA, Txosnagunean.
  • 23:00etan, AUKERAN dantza taldearen FUSIOA ikuskizuna, plazan

Irailak 30 (ostirala)

  • 10:00etan, SOKAMUTURRA Plazan. ARNO ganadutegiko zezenak. 
  • 13:00etan, JOTAK, VOCES NAVARRAS taldearekin, Lazarraga jauregiko lorategian.
  • 14:00etan, Pilota BAZKARIA Euskal presoak euskal pilotalekuetara, Txosnagunean.
  • 17:00etan, PILOTA txapelketako finala, Txosna Batzordeak antolatuta, plazako pilotalekuan.
  • 19:00etann, ARKANA HAS SOUL taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
  • 19:30ean, Elkarretaratzea plazan, Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde.
  • 21:00etan, KARRIKALDIA Txosnagunean : TXIPITTU, HARAKIRI, HERDOIL eta TALDE SORPRESA.
  • 23:00etan, DOCTOR DESEO taldearen kontzertua, plazan.
  • 24:00-03:00etan, TESTINGa Txosnagunean, Ailaket elkartearekin.

Urriak 1 (larunbata) - HERRI EGUNA

  • 9:00etan, Txistulari bandaren GOIZ-ERESIA. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 10:30ean, Unibertsitate inguruan:
  • Herri mailako behi erakusketa.

 Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.

 Asto erakusketa.

 Behor eta zaldi erakusketa.

 Euskal txerri eta oilo erakusketa.

 Gazta lehiaketa.

 Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.

 Lore eta landare erakusketa.

 Artisau erakusketa.

  • 11:00etan, KALEJIRA, Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako TRIKI-PANDERO eta SOINUJOLEEN TALDEA, TXISTULARIAK ETA TOLOSAKO GAITEROAK ibiliko dira herriko kaleetan.
  • 11:00-14:00, BELDUR BARIK GUNEA, Unibertsitate etorbidean.
  • 12:00etan, 30. SAGARDO-DASTAKETA, plazan.

Aduna: Aburuza, Zabala.

Asteasu: Sarasola.

Astigarraga: Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Larrarte, Lizeaga, Petritegi.

Ataun: Urbitarte.

Donostia: Barkaiztegi.

Hernani: Otsua-Enea, Altzueta, Akarregi, Larre-Gain, Itxas-buru.

Ikaztegieta: Begiristain.

Legorreta: Aulia.

Tolosa: Isastegi.

Urnieta: Elutxeta, Altuna.

Usurbil: Saizar, Urdaira.

Zarautz: Izeta

Zerain: Oiharte( H sartu), Otatza.

  • 13:15ean, lehiaketetako SARI-BANAKETA.
  • 14:00etan, BAZKARIA Antixena gaztetxean, Txosnaguneak antolatuta.
  • 14:30ean, HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian.
  • 17:00etan, herriko GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan.
  • 18:00etan, ELIZAGOIEN AHIZPAK TRIKITILARIEKIN erromeria, Atzeko Kalen.
  • 18:00etan, Profesionalen HERRI KIROLEN JAIALDIA, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
  • Ondoren EGAN TALDEAREN erromeria, plazan.
  • 19:00etan, ekitaldia: Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde, Txosnagunean.
  • 19:30ean, Parrokian F. ESNALEN SALBEA, Parrokiako koruak eta Oñati abesbatzak abestuta.
  • 22:00etan, MC ONAK, MARIANITOS BLAI eta GAITZERDI taldeen kontzertua, Txosnagunean.

Urriak 2 (igandea) - ERROSAIXO EGUNA

  • 09:00etan, Txistularien GOIZ-ERESIA.
  • 11:00-14:00, 12 urte arteko haurrentzako EKITALDI BEREZIAK (tailerrak, lehiaketak, puzgarriak, tirolina…), Errementeri plazan.
  • 12:00etan, MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestua.
  • 12:00etan, Oñatiko Musika Bandaren KALEJIRA.
  • 13:0etan, Oñatiko Musika Bandaren KONTZERTUA, plazan


Egitaraua:

Sangre de Artista…………………………………..Pasodoblea……………………………..Jaime Texidor

Suite on Russian Dances……………………………………………………………………………Terry Kenny

American Graphity………………………………………………………………………...konp: Naohiro Iwai

Abba Gold……………………………………………..Mama Mia……………………….konp: Ron Sebregts

Zuzendaria: Iñaxio Ibarrondo.

  • 17:00etan, SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, Euskal Herriko kadete eta gazte mailako pilotari onenak, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila.
  • 19:00etan, IZARO eta MOR MORE taldeen KONTZERTUA, Atzeko Kalen.
  • 19:00etan, ZINGIRA eta PETTI & ETXEKO UZTAren rock kontzertua, Txosnagunean.
  • 20:00etan DANTZALDIA plazan, TARANTELA ORKESTRAREKIN.
  • 20:30ean, BALKOITIK BALKOIRAKO bertso-saioa Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, Kale Zaharrean.
  • 23:00etan, Musika, PIROTEKNIA eta argi-ikuskizuna, plazan.
  • Ondoren DANTZALDIA plazan, TARANTELA ORKESTRAREKIN.

Urriak 3 (astelehena) - ERROSAIXO BIXAMONA

  • 9:30ean, SOKAMUTURRA plazan. ARNO ganadutegiko zezenak
  • 12:00etan, Oñatiko Musika Bandaren KALEJIRA.
  • 14:30ean, Paella-jatea, Txosnagunean.
  • 17:00-19:30, SOKAMUTURRA. Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. ARNO ganadutegiko zezenak.
  • 18:00etan, ROCKALEAN bertsio-taldearen KALEJIRA IBILTARIA.
  • 18:00etan, DI- BERTSIOAK herriko musikarien eskutik, Txosnagunean.
  • 20:00 - 23:00, DANTZALDIA plazan, LISKER TALDEAREKIN.

Urriak 4 (martitzena)

  • 17:00 TXOSNA GUNEAREN desmuntaia herrikoia.

Urriak 7 ( ostirala)

  • 22:30ean,BERTSO JAIALDIA Zubikoa kiroldegian.

Bertsolariak:

Aitor Mendiluze

Maider Arregi

Amets Arzallus

Alaia Martin

Urko Egaña

Maialen Lujanbio

Gai-jartzailea: Oñatiko Bertso Eskola (sarrerak salgai, Txokolateixian).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak