Irizarrekin batera Haimar Zubeldia usurbildarra ere izango da hiru astetako proban. Beste taldekideak, Fabio Felline Fumiyuki Beppu, Julien Bernard, Kiel Reijnen, Laurent Didier, Niccolo Bonifazio eta Ricardo Zoidl izango dira.
Frantziako Tourra bukatu ondoren, denboraldiko azken txanpako helburu nagusia da Vuelta, eta Markel Irizarrek, zortzigarren aldiz parte hartuko du. 2005ean, lehengoz aritu zen Espainiako itzulian, baina lasterketa utzi egin behar izan zuen. 2006, 2009, 2011, 2012, 2013 eta iazkoak, ordea, bukatzea lortu zituen.