Trek Segafredok emandako oharrak erantzuna izan du Markel Irizarren –eta etxekoen– partetik, bi urte gehiago taldean egoteak sortzen duen poztasunaz mintzatu delako Oñatikoa sare sozialetan. Dena dela, asteak dira taldea eta txirrindularia akordiora iritsi zirela. Hala, datozen bi urteotan bizikleta gainean jarraituko du Tourra lehiatzen dabilen Markel Irizarrek.
Contador, taldekide?
Fabian Cancellarak hutsunea utziko du taldean, eta Trek Segafredo hutsune hori betetzeko lanean dabil. Hala, oraindik zurrumurrua bada ere, baliteke Tourra gaixorik zegoelako utzi behar izan duen Pintoko ziklista izatea Irizarren hurrengo taldekidea. Cancellara eta Contador perfil erabat ezberdineko ziklistak dira, baina biak dira, egun, tropelean erreferente nagusietako bi.