"Gure taldekide Mollemari ezin diogu eskatu lasterketa irabaztea, baina bai aurrealdean ibiltzea, hamarren barruan egon daitekeela uste dut. Eta horrekin batera etapa bat irabazteko helburuarekin goaz. Iaz ez genuen lortu, eta aurtengo ediziorako badugu amets hori".
Zortzi euskaldun
Jon Izagirre, Mikel Landa, Mikel Nieve, Gorka Izagirre, Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Romain Sicard eta Imanol Erviti, zortzi ziklista horiek animatu ahal izango dituzte bereziki zale euskaldunek. Eta, Pirinioetako etapak aproposak izango dira horretarako, aurtengoan asteburuan tokatzen da, gainera.