Oñatiko turismo aukerak Frantziako hedabideetan

Mireia Bikuña 2016ko uzt. 20a, 15:38

Oñati, Arantzazu eta Arrikrutz Frantziako hedabideetan agertu dira. Azkenaldian, turista frantziarren kopurua handitu egin da, eta , horren harira, France 3TB kateak egindako erreportajean Oñatiko baliabide turistikoak azpimarratzen dituzte.

Euskal Herria alderik alde zeharkatzen duen erreportajea da Frantziako kateak egin duena. Hendayan hasi eta Donostiaraino.

Tartean, Oñati izan dute jomuga. Herriak berak dituen baliabide artistikoak erakusten dituzte: parrokia, erdi gunea eta unibertsitatea, besteak beste. Azken horretan, Lege Soziologia institutuan dauden ikasleekin ere berba egiten dute, eta euren egoitza den Antixena jauregia barrutik ezagutu ahal izan dute.

Arantzazuko monasterioaren eta Arrikrutz kobaren aberastasunak ere amua dira Frantziatik datozen turistendako. Arantzazun batzen diren estilo eta egile ezberdinen gainekoak, eta Arrikrutzen dauden lehoia eta eszentrika oso erakargarriak dira turistendako.

Horren adibide da, Oñatiko turismo bulegoan, bisita gidatuak frantsesez egiten hasi izana da. Hori horrela, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak, 35.000 ale banatzen dituen Soud Ouest,  aldizkarian iragarkia ipini zuen maiatzean. Uztailaren 31n publikatu den aldizkarian ere publizitatea ipiniko du.

Bailarako eskaintza

Bestalde, Debagoieneko Mankomunitateko turismo sailak 2016ko udari begira turismo eskaintza jasotzen duen liburuxka kaleratu du. Bergarako, Leintz Gatzagako, Eskoriatzako, Arantzazuko eta Oñatiko eskaintzak aipatzen dira.

Askotariko bisita gidatuak daude: monumentu historikoak ezagutzeko, gatzaren eta txokolatearen ezaugarriak ezagutzeko edota Gerra Zibilak bailaran utzitako arrastoak ezagutzeko.

Bestalde, turismo aktiboa egiteko eta baserri ezberdinetan ekoizpen prozesuak nolakoak diren ezagutzeko aukera dago. Azken horretan, produktu ekologikoen prozesua edo esnekien dastaketa egin daiteke.

Informazio guztia duzue hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak