Eusko Jaurlaritzak 1960 eta 2013 artean Euskadin izandako tortura kasuen ikerketa egitea agindu zion 2014ko martxoan PacoEtxeberria auzitegi-medikuari eta berak gidatzen duen Kriminologiako Euskal Institutuko (UPV/EHU) taldeari.
Fenomeno horrek 50 urte hauetan Euskadin izan duen benetako eraginaren berri ematea da ikerketaren helburua eta horren gaineko hainbat azalpen eman zituen antropologoak Oñatin.
Orain arte egindako ikerketa lanaren datu batzuk ere eman ditu. Protagonistekin berba egin, euren testigantzen grabazioak egin eta salatutako torturak egiaztatzeko frogak batu dituzte. Ikertutako kasu bakoitza banaka aztertu eta artxibatu dute. Lan horien emaitza zehatza banako datu-basea edo errolda osatu ahal izatea da.
2016ko irailerako gertu
Oñatiko Euskal Memoria Taldeak hainbat grabazio eta ikerketa lan bideratu dizkio Paco Etxeberriaren taldeari. Oñatin torturak sufritu zituztenen testigantzak. Biziki eskertu du Euskal Memoria berreskuratzeko taldeek egiten diharduten lana.
Torturak 50 urte hauetan Euskadin izan duen benetako eraginaren berri ematea da ikerketaren helburua, eta errekonozimendu, konponketa eta prebentzioari lotutako ondorioak zehaztea. Era bereab, Etxeberriak esan du "iragana argitzea" dela euren helburu nagusia.
Epeak betetzen badira, 2016ko irailerako gertu izango dute txostena.