Bigarren itzulia bertan behera geratu zen 25 bat autoren faltan, izan ere, pilotu batek motorra apurtu eta olioa isuri zuen barra-barra ibilbideko azken tartean: "Istripu txikiek eragindako atzerapenagatik eta ondoren zirkulaziora zabaltzeko segurtasuna bermatzearren bigarren itzulia ez kontabilizatzea erabaki dugu".
Antolakuntzako Sergio Gilek aitortu duenez, ikuslearendako "astuna" izan zen aurtengo Udanako igoera: "Euriak eraginda istripu txiki asko izan ziren eta horrek asko atzeratu zuen proba. Ikusle moduan egoteko ere ez zen girorik eta ohi baino jende gutxiago egon zen".