Ander Etxaniz bergararrak jantzi du Gipuzkoako Talentudunen txapela

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko ekainaren 14a

Atzo, zapatua, jokatu zen Gipuzkoako Talentudunen Txapelketaren finala Tolosan eta Etxaniz bergararra 13-18 gailendu zitzaion Tolosako Goikoetxeari. Urduri hasi zuen partidua bergararrak, bereziki lehen tantoetan. Urduritasunaren ondorioz, 13 eta 8 galtzen ere joan zen, baina partiduari buelta ematen jakin izan zuen. Lasaituz joan ahala, duen maisutasuna erakusten ere hasi zen, batik bat tantoak bukatzeko garaian, eta erabateko buelta eman zion markagailuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak