Antolatzaile lanetan ere egon zen Uribe-Etxebarriak bosgarren edizioaren balorazio positiboa egin du: "Beldur ginen eguraldiarengatik baina azkenean orain arteko eguraldirik onena egin zuen. Izan ere, ibilbideko goiko puntuetan lainoa egon izan da beti eta atzo dena garbi zegoen".
Inzidentzia aipagarririk ez
Lanpara txikiak jarri zituzten mendian aurten, nobedade gisa, baina Uribe-Etxebarriak aitortu duenez, antzerakoa zen ikusgarritasuna. Inzidentzia aipagarririk ere ez zen izan: "Orkatila bihurritu duenik egon da, baina ez da ezer larririk gertatu. Jendeak gustura bukatu duela esango nuke", dio atleta eskoriatzarrak.