Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Lau zerrendaren artean aukeratuko dute oñatiarrek

Oihana Elortza 2015ko mai. 8a, 07:00
Biain, Elgarresta eta San Martin; PPkoak ez du nahi izan argazkian irten.

Oñatin lau alderdi aurkeztuko dira Udal hauteskundeetara: egun Udalbatza osatzen duten EH Bildu eta EAJ, eta horiekin batera, PSE-EE eta PP. Alkategaiak, berriz, hurrenez hurren: Mikel Biain (bigarren aldiz aurkeztu da), Miren Elgarresta, Fernando San Martin eta Tomas Mayo. Biain eta Elgarresta Oñatin bizi dira; San Martin, Irungoa da, eta Mayo arabarra.

Hilaren 24an hamabost hautestontzi egongo dira Oñatin, azken hauteskundeetan baino bat gutxiago (Errekalden bakarra egongo da). 8.883 herritarrek izango dute boto eskubidea eta hamazazpi zinegotzi aukeratuko dituzte oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak