Zubillagako San Pedro jaietan erronka itzela ipin zuen jai batzordeak: lehen igoera kronometratua. Hiru kilometro eta 300 metroko igoera. Tarte horretan, 500 metroko desnibela gainditzen da.
Erronkari 17 txirrindularik erantzun zioten. Gehienak oñatiarrak, tartean Zubillagako lau (azkarrena, Unai Elortza izan zen), eta Debagoieneko beste hainbat. Baina, Askazubirako igoeraren oihartzuna haratago joan zen, eta Legazpi eta Segura aldeko ziklistak ere egon ziren.