TCC taldea onena Bergarako semicup txapelketan

Mireia Bikuña 2014ko eka. 30a, 09:10

Bergarako TCC taldeak irabazi zuen zapatuan hango Seminarioko jolaslekuan jokatutako semicup txapelketa. Finalean Lazto Txapel taldea menderatu zuen 3-1eko emaitzarekin. Finalarekin eta sari banaketa ekitaldiarekin bukatu zuten 15 orduko areto futbol txapelketa. Lehenengo eta bigarren sailkatuen sariak banatu ostean, jokalari onenen txanda heldu zen. [ARGAZKI GALERIA]

Semicup txapelketako jokalari onena TCC taldeko Aitor Oregi izan zen, eta ezusteko jokalariaren saria Tzelsea taldeko Eneko Kortabarriak jaso zuen. "Egia esan, txapelketa borobila izan da. Oso pozik gaude 18 taldeek erakutsitako jarrerarekin. Ikusleak ere egon dira. Batez ere, goizeko partiduetan. Arratsaldean, euriarekin, giroa apur bat moteldu egin da. Dena den, uste dugu gure helburua bete dugula", esan zuten antolatzaile taldekoek. Eta zein zen txapelketaren helburua? "Neguan zehar Labegaraietan egiten dugun txapelketarako gonbidapena egin gura genuen. Talde gazte gehiago behar ditugu, eta areto futbola kalera atera dugu. Ea bada, talde gehiagok izena ematen duten", esan zuten.


Labegaraietakoa irailean

15 orduko areto futbol txapelketaren ostean, Labegaraietakoarekin hasiko dira, irailean. Ordurako deialdia udako oporren ostean egingo dute antolatzaileek, eta orduan jakingo dute zapatuko txapelketak emaitzak ematen dituen. Bi taldek izena emateko asmoa agertu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak