Felix De la Cruz izan zen punteria onena erakutsi zuena, 92 punturekin. Bigarrena, Joseba Leon izan zen puntuazio berdinarekin, baina berdinketa hausteko finala jokatu zutenean lehenak, sei tiro jo zizkion erdi-erdian dianari eta bigarrenak berriz bost. Azkenik, podiumean hirugarren sailkatua Ander Aguado izan zen, 86 punturekin.
Txapelketan parte hartu zuten askok euren karabina eraman zuten, baina sekula tiro egin gabekoak eta karabinarik ez zutenek ere tiro egiteko aukera izan zuten. Izan ere, karabina herritarrei gerturatzeko asmoarekin antolatu zuten lehiaketa.
Marisa Perez antolatzailearen esanetan, lehenengo urtea izateko "emaitza onak" lortu dituzte. 56 parte-hartzaile egon ziren eta datorren urtean ere txapelketa antolatzea espero dute.
Sari bikainak irabazleentzat
400 eurotik beherako balioa duten karabinetan sari bikainak izan ziren. Lehenak 1.500 euro eta Hawk GRS karabina eraman zituen. Bigarrenak, 100 euro eta Spider GRS karabina; eta hirugarrenak, 75 euro eta Dragon karabina bat jaso zuen.