Borja Nieto garaile Oñatiko Cross-Country txapelketan

Imanol Beloki 2014ko maiatzaren 25a

Motor hotsa entzuteko aukera izan da gaur Oñatin, Motokroseko Cross-County txapelketan. Borja Nieto lehena, Marcos Beraza bigarrena eta Julen Huarte hirugarrena izan dira gaurko podiumean.

Lokatza alde guztietatik, erorketak momenturo eta salto ikusgarriekin gozatzeko aukera izan da gaur Oñatin. Ikusle asko gerturatu da bertara, eta ibilbide guztian zehar egon dira pilotuei animoak ematen. Noizbehinka ikusle izateaz gain, erorketaren bat zegoenean lagundu dute gerturatu diren motorzaleak. Malda gogorrez gain, enborren eta edukiontzien gainetik ere pasa behar izan dira pilotuak eta abiadura, teknika eta indarra izan dira txapelketako protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak