Iturripeko harmailak lepo bete ziren partidu erabakigarria ikusteko. Mondratek lehiari neurria hartu orduko, lehen gola egin zuten tolosarrek, laugarren minutuan. Mondratek berdintzeko hainbat aukera izan zituen, besteak beste, baloia zutabera bota zuen. Baina, ordu erdia bete orduko, bigarrena egin zuen Tolosak. Atsedenean 0-2 galtzen zuen Mondratek.
Bigarren zatia hasi orduko, zazpigarren minutuan, gola sartu zuten arrasatearrek. Baina, segituan zabaldu zuen markagailua Tolosak, hirugarren golarekin: 1-3. Arrasatearrek bigarren gola ere sartu dute, baina, berdinketa lortzeko azken ahaleginak ez zien emaitzarik eman. Igoera barik, baina denboraldi oso ona egin ostean, oporretan daude orain Mondrateko mutilak. hurrengo denboraldiaren zain.