Proba gogorra izan zen eta hala adierazi zuten korrikalariek amaieran. Izan ere, 2,7 kilometroan 720 metroko desnibela gainditu behar izan zuten. Horri hotza eta behe-lainoa ere gehitu zitzaion. Proba hasieran ondo adierazi zuen deabruak berak: "Ongi etorri infernura!". Izan ere, deabrua bera izan zen ibilbidea egiten lehena, eta suz piztu zuen bide guztia.
Ikusle asko batu ziren Arantzazun eta baita Duru inguruan ere. Korrikalariek ez zituzten animoak falta izan. Antolatzaileak pozik azaldu dira sortutako giro onaz.