2012an aurkeztu zuen azkenengo diskoa Gosek, Gose IIIII izenekoa. Taldearen bosgarren diskoa da, eta, oraingoan ere, trikitiaren trataera modernoa, punkaren jarrera eta elektronikaren ukituak nahasten jarraitzen du Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta Osoron kideek osatutako talde debagoiendarrak.
Azken urteotan euskal musikagintzak emandako talderik arrakastatsuenetako bat bilakatu da Gose, eta hainbat kontzertu eskaini ditu Euskal Herritik kanpo ere.
NX musika talde berria
NX boskoteak, berriz, rock indartsuan oinarritutako musika dakar, baina metal doinuetatik punkera doazen soinuekin ere nahasten dituzte kantuak. Itziar da taldeko abeslaria eta, hain zuzen, harenak dira abestien letrak. Hainbat kezka eta gogoeta azaleratzen dira musika talde nafarraren obretan, hala nola pobrezia, kapitalismoa, emakumeak eta errespetua.
Bada, NX taldea berria izan arren, kideak ez dira hasiberriak musikan. Izan ere, taldekide asko Anorexia proiektuan egon dira aurretik.