Indarren batuketarekin, binaka abestuko dute, Arrasate Musikaleko Orkestrak Goikobalu abesbatzarekin (gaur, 20:00etan, San Frantziskon) eta Txorbela otxoteak Opus Cuatro Argentinako gizonezko ahots laukotearekin (parrokian, bihar, zapatua, 20:00etan). Europan zehar dihardute biran argentinarrek eta Javier Rodriguez tenore eta gitarra-jotzailea lagun dutela etorriko dira Arrasatera.