'Hitzak' antzezlana Oñatin [DOMEKA, 19:30]

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 14a, 11:00

'Hitzak' antzezlanaren une bat.
Hika taldearen hitzezko tratu txarren gaineko antzezlana ikusteko aukera egongo da Oñatiko Santa Ana aretoan etzi, domeka, 19:30ean hasita.

Ez da antzerki soila Hika taldeak proposatzen duena, gogoetara eramaten duten horietakoa baizik. Familia batean zentratuta, obrak tratu txarrak ditu oinarrian; ez dira fisikoak, askotan oharkabean igarotzen diren tratu txar emozionalen gaineko antzezlana baita.

Eta publikoaren aurrera irtengo dira lau aktore: Ane Pikaza, Itziar Ituño, Klara Badiola eta Jabi Barandiaran. Gizonezko bat, hiru emakumezko eta bi pertsonaia nagusi. Hain zuzen ere, Pikazak, Ituñok eta Badiolak Mariren pertsonaia interpretatzen dute, bizitzako hainbat unetan kokatutako pasarteak kontatuta. Eta Mari, kontakizunean, menpean bizi izatetik aske izatera, iluntasunetik argitasunera igaroko da Santa Anako emanaldian.

Barandiaranen papera, ostera, Mariren senarrarena izango da da, baina ez da hitzezko tratu txarrak ematen dituen gizonezkoan zentratzen, autorearen iritziz bera ere gizarte matxistaren biktima da eta.

Sarrerak

Sarrerak aurrez eros daitezke http://www.barrabarra.eu helbidean eta egunean bertan, leihatilan, 10 eurotan.

Erlazionatuak

Aste bukaeran... zer?

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 14

'Herrixa dantzan' Bergaran [DOMEKA, 19:00]

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 14 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak