'Kameleoia' dantza ikuskizuna Arrasaten [ZAPATUA, 19:30]

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 14a, 10:28

Dantzaz konpainiakoak 'Kameleoia' ikuskizuna dantzatzen.
Dantzaz konpainiak 'Kameleoia' ikuskizuna ekarriko du zapatuan Arrasatera eta Amaia antzokia dantza garaikidearen gune bilakatuko da, 19:30ean hasita.

Dantzaz konpainiako zuzendari nagusia Fernando Sainz de Ugarte da eta Kameleoia lanari buruz egin du berba: "Donostiatik kanpo estreinatzen dugun lehen tokia izango da Arrasate. Iaz maiatzean izan zen estreinaldi handia, eta nahiz eta talde baten ekoizpen berria ezagun izateko urtebete inguru igarotzen den, ongi doala esango nuke".

Kameleoia ikuskizunaren berezitasunengatik galdetuta, energia eta publikoarekiko hurbiltasuna aipatzen ditu Sainz de Ugartek: "Oso garrantzitsuak dira biak. Dantza garaikidea egin gura dugun arren, edozein publikorentzako oso hurrekoa izatea da asmoa eta lortzen dugula iruditzen zait".

Musikari dagokionez, barrokotik garaikidera igarotzen direla gaineratu du. "Few Brief Sequences piezako musika, esaterako, oso seduktorea da eta dantzariek ere seduzitzeko dituzten tresna guztiak erabiltzen dituztela esango nuke". Bestetik, aspalditik konpainian dagoen Itzik Galili koreografoaren bi pieza ere dantzatuko dituzte bihar Amaian: "Batak gure produkzioari ematen dio izena: Chameleon. Aulkiekin egiten da, eta emakumearen keinuetan oinarrituta dago; umore pixka bat du, baina gai sakonetan sartzen da; emakumearen nortasunean, adibidez. Bestalde, badago dantzari guztiek parte hartzen duten pieza bat: Things I told nobody; kasu horretan, Mozarten eta Vivaldiren musikaz lagunduta dantzatzen dute".

Dantza zaletasuna sustatzen

Aurreko ikuskizuna ere ekarri zuen konpainiak Arrasatera: "Kontuan hartuta dantza emanaldietara jende gutxi bertaratu ohi dela, kasu hartan publiko kopuru polita elkartu zen. Oraingoan ere errepikatu egin gura dugu, horrela dantza komunitatea, sarea, handitzen joango ginateke-eta. Hori ere gure helburua baita, dantza-kultura sustatzea; ikastetxeekin ere aritzen gara hori lortzeko.

Erlazionatuak

Aste bukaeran... zer?

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 14

'Herrixa dantzan' Bergaran [DOMEKA, 19:00]

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 14 Bergara

'Hitzak' antzezlana Oñatin [DOMEKA, 19:30]

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014 mar 14 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak