Cegasa Taldea EREan sartuko da

Miren Arregi Amasorrain 2014ko mar. 12a, 17:06
Gaur abiarazi dute prozesua eta hurrengo hitzordua martxoaren 21ean izango da. Orduan eratuko baita EREaren gaineko negoziazio mahaia: 13 kidek osatuko dute hori. EREak talde guztiari eragingo dio eta lan jardunaren murrizketa ekarriko du.

EREan sartu izanaren arrazoiak dira ekonomikoak eta produkzioarekin lotutakoak; konkurtso-administratzaileak zer egin erabaki bitartean, enpresak aukera izan dezan lan jardunarekin lotutako erabakiak hartzeko. EREak talde guztiari eragingo dio eta lan jardunaren murrizketa ekarriko du.

Langile batzordeak gaur batu dira langileekin, bai Oñatin eta baita Gasteizen ere. Gaurko batzarretan jasotakoekin balorazio bat egin ostean egingo dute langile batzordeek agerraldia, hurrengo pausuen berri emateko. Oñatiko lantegiko batzarraren ostean kezka nabari bazen ere, lasai agertu dira langileak. Izan ere, lanean buru-belarri dabiltza eta tentsioa nabari den arren, "azken atea itxi barik" ikusten dute. Oraingo langileak ez ezik, aurre-erretiratu batzuk ere izan dira Batzarrean eurei ere eragiten baitie lantegiaren etorkizunak.

Datozen egunotan  lanean jarraituko dute, izan ere, berretsi dute lan karga badutela eta handia gainera. Arazoa da lehengaiak erosteko dirua falta dela. Hain zuzen ere, 100 millioi euroko zorra du enpresak. Langile batzordeak esandakoaren arabera, bi konkurtso-administratzaile izendatuko dituzte. Lehenbailehen izendatzea komeni da gainera, likidezia falta hori dela-eta.

Bideragarritasun planari dagokionez, helburua da bideragarri diren lan-lerroei eutsi ahal izatea. Banketxeek, baina, zirkulanterik ez die ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak