"Krisiak eta pobreziak denoi eragiten digun arren, denongan ez ditu ondorio berak. Izan ere, azken urteetako datuek argi utzi dute emakumeengan askoz ere eragin handiagoa duela", adierazi du Maialen Urzelai, Berdintasun batzordeburuak. Horretaz gain, gaineratu du emakumeen langabezia tasa gizonena baino altuagoa dela. Zehazki, Emakundek emandako datuen arabera, pobrezia arriskuan dauden pertsonen %80 emakumezkoak dira. Bestalde, enpleguaren suntsiketak emakumeari gehiago eragin diela ere badio Urzelaik, "gauzak horrela, hainbat kasutan emakumeen menpekotasun ekonomikoa sortzen da".
Menpekotasun ekonomikoa
Menpekotasun hori saihestu nahi da diru laguntza hauekin. Kasu zehatzak ere aipatzen ditu Urzelaik: "Arazoak areagotu egiten dira banaketenik. Izan ere, hilabeteak pasatzen dira banantze eskaria egiten denetik tramite guztiak egin arte. Ohikoa izaten da hiru hilabetean gurasoak neurri judizial baten menpe ez egotea". Era berean, alargun-pentsioa onartu arte alarguna babes ekonomikorik gabe gelditu daiteke denbora batez. Ahal den heinean, egoera horiek arindu eta bazterkeria-arriskua saihesteko asmoz sortu dira laguntza hauek. Neurria diskriminazio positibo bezala ulertu behar dela dio.
Eskariak egiteko
Eskariak Berdintasun Sailean tramitatu beharko dira (Bidebarrieta 12). Eskaria egiteko inprimaki ofiziala bulego horietan eskuratu ahal izango da. Onuradunen kasuak banan-banan aztertuko dira. Emandako dirua eguneroko gastu arruntak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Nolanahi ere, eskatzaileek betebehar batzuk ere onartu beharko dituzte, besteak beste: gizarte zerbitzuetako teknikariekin batera autonomia eta ahalduntze prozesuari heltzeko plan bat adostea berarentzat eta familiarentzat.
Gida eta sexologia aholkularitza
Egubakoitzean egin zuten prentsa-aurrekoan eman zituzten diru languntzen inguruko xehetasun guztiak. Emakumearen aurkako biolentziari buruzko gida bat ere kalertau du Udalak eta hori ere aurkeztu zuten. Bestalde, sexologia aholkularitza zerbitzua ere inauguratu zuten. Egubakoitzero eskainiko da zerbitzu hori 17:30etatik 19:30etara.