Gomendio ona egin zizuen lagunak orduan?
Bai, bai. Boxeoan eta gimnasioan ibili izan naiz ni beti eta orain baita kenpoa egiten ere. Asko gustatu zait, pozik egiten dut.
Ze osagarri ditu?
Oso kirol osatua da kenpoa. Diziplinatua. Arlo fisikoa ez ezik, bestelakoak ere lantzen ditu: mentala, besteekiko errespetua, lagunen arteko baloreak...
Zer behar da kenpoa egiteko?
Ezer berezirik ez. Esan gura dut ez zarela aparteko ona izan behar korrika egiten edo saltoak egiten, adibidez. Denfentsa pertsonal integrala, osoa, lantzen du Kenpoak, horrek dakarren guztiarekin. Hau da, teknika behar da, azkartasuna, indarra, burua erabiltzen jakitea... Horiek guztiak, baina batera.
Kenpoa, kenpoa praktikatzen lantzen da, beraz?
Bai. Astean birritan elkartzen gara gu eta proba ezberdinak lantzen ditugu: eskuak lantzekoak, hankak lantzekoak, teknikak, era askotako kata ikastaroak...
Norendako da aproposa kirol hau?
Kirolzalea den edozeinendako. Oso osatua da, dena lantzen du. Bestalde, defentsa pertsonala lantzen duen aldetik ere, emakumeendako oso gomendagarria da. Eskoriatzan, esaterako, emakumeak bakarrik osatzen duten taldea elkartzen da eguazten guztietan.
Iazko esperientzia ikusita, aurten ere joango zara Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetara?
Hori da asmoa, bai. Euskal Herrikoa martxoaren bukaeran izango da, Debagoienean, eta Espainiakoa, berriz, apirilean, Linaresen.
Nor gonbidatu gura duzu kenpoa probatzera?
Astelehenetan eta eguaztenetan elkartzen gara, 18:30etik 19:30era, eta herritar denei esan gura diet etortzeko eta probatzeko.