Egonkortuz eta indarra hartuz doa Oñatiko kenpo taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 7a, 10:20

Kenpoko taldea institutuko gimnasioan
Duela bi urte sortu zuten eta astean birritan elkartzen dira institutuko beheko gimnasioan. Martxoan eta apirilean jokatuko diren Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetan hartuko dute parte kideetako batzuk.

Astean birritan elkartzen dira Kenpo arte martzaleko borroka gustukoa duten kirolari oñatiarrak, Zuazola Institutuko beheko gimnasioan. "Duela bi urte inguru hasi ginen, eta denok harrapatu gaitu, oso gustura etortzen gara", dio Miguel Anjel Palacin Pala-k.

Defentsa pertsonala

Oñatin taldetxoa osatu arte Eskoriatzara joaten ziren hainbat oñatiar Kenpo praktikatzera. Eta egun Oñatira datozen irakasleak handik datoz. "Full denfense izeneko diziplina lantzen dugu eta adin guztietakoak etortzen dira. Izan ditugu bost urtekoak ere, esaterako", dio Iñaki Zubillaga irakasleak. "Burua erabiliz egiten dugu borroka, biolentziarik gabe. Oso kirol osatua da Kenpo, kontzentrazioa eskatzen duena eta ondoko lagunak errespetatzen jakin behar duena", gaineratu du Zubillagak.

Zubillagarekin batera Rafa Carriet da Oñatira etortzen den beste irakasle bat. "Kirol aldea duen arte martzala da Kenpoa. Baina ez du abilidade fisiko konkreturik eskatzen. Gorputza lantzen eta prestatzen du lesiorik, zauririk, ez izateko. Gainera, arazoak nola saihestu ere erakusten du. Erreflexuak, estrategia eta antzerako arloak jorratzen ditu. Defentsa pertsonala lantzeko egokia da oso, eta aproposa da, esaterako, emakumeendako", dio Carrietek.

Kirola

Aldi berean, arte martzalek sortzen duten errezeloak uxatu gura ditu Pala-k: "Kenpoa ere kirola da, baina maila baxukoa dela ulertzen dute askok eta ez diote duen garrantzia eman gura. Alternatiboa den zerbait balitz ikusten dute, baina ez da horrela".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak