Sagardotegiko plana antolatu eta herri bertako Garagaltza Haundiko sagardoa dastatu zuten atzo Antixena gaztetxean; unean bertan kupeletik ateratzeko nahiz botiletatik zerbitzatzeko, bietarako aukera izan zuten.
Neska eta mutil, gazte eta heldu, askotariko jendeak egin zuen bat planarekin. Txalaparta eta adar soinuekin hasi zuten ospakizuna eta trago eta mokaduak eginez jarraitu.
Gaztetxe kanpoan jarritako parrilletan txistorra eta txerri txuletak erre zituzten, eta bakailao-tortilla, gazta eta intxaurrak ere ez ziren falta izan.