Zapatu goizean, entrenatzen ziharduela, erorikoa izan zuen Markel Irizar ziklista oñatiarrak –RadioShack-Nissan– Bergara eta San Prudentzio arteko bidean. Zauri handiak zirela-eta Arrasateko ospitalean artatu zuten lehenengo eta hortik Donostia Ospitalera eraman zuten.
Masailezurra eta atzamar bat hautsita ditu Irizarrek. Aurpegiko zauriak, gainera, nahiko ikusgarriak dira. Aurpegiaren alde bat oso kaltetuta dauka oñatiarrak; puntuak eman behar izan dizkiote bekain batean eta ezpainean. Ziklistak berak eman zuen zapatu gauean bere egoeraren berri, Twitterrean. Gau hori, gainera, obserbazioan eman behar izan zuen eta domeka eguerdian itzuli zen etxera."Espero zena baino gutxiago, baina zartako formala", adierazi zuen ziklistak Twitterrean.
Momentuz etxean
Atseden hartu beharko du orain Irizarrek. Domekan taldekide guztiekin batera Calpera joatekoa zen RadioShackek Alacante aldean hastekoa zuen kontzentrazioan parte hartzera.
Irizarrek jarraitzaile ugariren animoak jaso ditu Twitterren bitartez, tartean Joseba Beloki txirrindulari ohiarenak.