Hotz Oñati taldiak Oñatiko herrixari…

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Gesalaga Uriarte 2019ko ots. 10a, 00:00

2018ko abenduaren hasieran, Oñatiko Hotz taldiak Katillu Solidarioak kanpaiñari ekin otsan, gobernuz kanpoko talde batzuen biharrei erantzuna emuteko asmuagaz.

Katillu horreik Ines eta Fran artisauak eginddakuak dira, eta Greziako errefuxiatu kanpamentuetako umiak eginddako marrazkixak ebali zittuain horretarako. 1.500 katillu saldu ziran Oñatin. Marka ikaragarrixa!

Katillu horreik emundako etekiña SMH (Itsas Salbamendu Humanitarioa) eta Red SOS Refugiados gobernuz kanpoko erakundiai bialdu xate oso-osorik. Aurrerantzian, Katillu Solidarioak kanpaiñak jarraittuko dau, eta katilluak eskuragarri izango dittuzue Errekaldeko dendan, Txokolateixan, Turismo Buleguan eta Kale Barria 54an. Honenbestez, gure eskerrik zintzo eta beruenak emun gura dostegu Oñatiko herrittarrai, kanpaiña honi eskeiñi xauen babes eta pultzakada indartsuagatik, baitta enpresa desberdinetan salmenta erraztu doskuen pertsona guztixei. Horrelako erantzunak, aurrera begira, lanian jarraiketako inddarra eta gogua emuten doskue eta!

Hotz Oñatiko partaidien aldetik, milla esker Oñati, lagunketan lagunketiagatik!

----------

Xabi Gesalaga Uriarte

Hotz Oñati taldearen izenean

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak