Komunitatea
Zer da Goiena.eus-eko komunitatea?
Goiena.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.
Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?
- Erabiltzaile arruntak. Zorion agurrak sartu, iragarki laburrak bidali edota porra eta lehiaketetan parte hartzeko aukera izango du, baina ezingo ditu albisteetan iruzkinak idatzi. Iruzkinak idazteko erabiltzailea balidatu beharko du erabiltzailearen profilean izen-abizenak eta telefono zenbakia idatziz (hori eginez gero Erabiltzailea izango da).
- Erabiltzaileak. Erabiltzaile-profilean izen-abizenak eta mugikor zenbakia baieztatua dituena izango da. Iruzkinak bere izen-abizenekin argitaratuko dira, hau da, ez da ezizenik onartuko. Erabiltzaile-profilean mugikor zenbakia idazten duen lehen aldian GOIENAk datua baieztatu egin beharko du. Horretarako idatzi 688 69 00 07 zenbakira (Whatsapp edo Telegram) ERABILTZAILE IZENA + PIN ZENBAKIA eta IZEN-ABIZENAK. Mezu hori, profilean jarri den telefono zenbakitik bidali behar da. Goienak informazioa baieztatutakoan egingo du aldaketa eta erabiltzaileari jakinaraziko dio (baieztapena ez da automatikoa izango, Goienak bulegoko ordutegian zehar egiaztatuko ditu datuak). Ostean, erabiltzaileak zuzenean argitaratu ahalko ditu iruzkinak bere izen-abizenak erabiliz.
- Kideak. Komunitatean parte hartzen duten erabiltzaileak dira, izen-abizenak, argazkia, etab dutenak. Horiek, argazkiak, artikuluak, hitzorduak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute Goiena.eus-era. Norbanakoak zein taldeak izan daitezke. Kide izateko berriak@goiena.eus-era idatzi behar da komunitatean idazteko eskaera eginez.
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:
- Goiena.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Goiena.eus-ek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko, ezta tonuz kanpokoak ere. Halakoak baleude, Goiena.eus-etik kentzeko eskubidea dauka.
- Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Goiena.eus-ek kendu egingo du.
- Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
- Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
- Publizitate mezuak ez dira onartuko.
- Proposatu nahi baduzu beste gai bat eztabaidatzeko, idatzi berriak[ABILDUA]goiena.eus helbidera.
- Goiena.eus-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, Goiena.eus-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
- Etorkizunean, Goiena.eus-ek arau hauek aldatu edota luzatzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.
Goiena Komunikazio Taldeak ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.