Txanda Eguna herritarrekin ospatuko dugu gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Txanda elkartea 2015ko urr. 16a, 09:58

Deskontuak, zozketak, pintxoak, desfilea... eta gehiago antolatu dugu Txanda Eguna ospatzeko. Elkarteko 33 komertzioren artean antolatu ditugu ekintzak.

Txanda Eguna ospatuko dugu gaur eta bihar Oñatin. Txanda elkarteko 33 komertziok egin dugu bat egun hau ospatzeko eta bakoitzak ekintza bat egingo du. Adibidez, denda batzuetan deskontuak egingo dituzte, beste batzuetan zozketak, pintxoak ere egongo dira komertzio batzuetan edo zerbitzua doan eskainiko dute beste batzuk. Horrez gain, herrian zehar zabaldu ditugun ekintza hauek ere egingo ditugu: gaur, egubakoitza, umeendako tailerrak egingo ditugu Etxaluzen 18:00etan; 19:00etan, Aitor Osuna abeslariak zuzenean kantatuko du Bidebarrietan eta ordu berean arropa eta osagaien desfilea egingo dute Mendiko kalen. Modeloak 2 eta 80 urte arteko hainbat herritar izango dira eta alfonbra gorria, musika, aurkezleak eta fokuak izango ditu desfile horrek.

Bihar goizean Kale Zaharraren hasieran umeendako tailerrak egingo dira eta pailazo batek globoak egiten erakutsiko die gaztetxoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak