Zein berezitasun dauka pirolisi sistemak? Batez ere, errausketan oxigenoaren gabezia; horren ondorioz, ke gutxiago sortzen da.
Zein antzekotasun dauka beste errausketekin pirolisi sistemak? Hondakinak ez ditu eliminatzen, baizik eta ikatz, gas, hondakin solido edota likido bihurtzen ditu, batzuk kalterik egiten ez dutenak eta beste batzuk toxikoagoak; eta metal astunak, dioxinak, furanoak... sortzen ditu.
Holako proiektu ilun guztietan bezala, ikusten den lehen gauza joko zikina da. Entzun dugu nola hasi diren erru osoa Bergarako Udal Gobernuan dagoen EH Bilduri botatzen. Proiektua sortu, bultzatu eta aurrera atera duena Eusko Jaurlaritza izan da, EH Bilduk eta Bergarako Udalak ez dute legalki konpetentziarik proiektua bertan behera uzteko edo gelditzeko.
EAJk-Eusko Jaurlaritzak zergatik ez dituzte behartzen paper-fabrikak euren hondakinak birziklatzera? Litekeena da euren atzean daudelako?
Bukatzeko, gure iritziz, errudun nagusiak EAJ eta Eusko Jaurlaritza dira; zergatik? Hondakin kudeaketaren arduradun nagusiak direlako eta arduragabe jokatzen dutelako. Hondakinei soluzioa eman beharko lieketelako, eta erraustea edo beste Zaldibar bat sortzea ez da bidea.
----------
Piter Encinas eta Igor Urizar
Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak
Arrasate